Eurotalde

Eurotalde
Datuak
MotaBatzordea
Agintea
LehendakariaMário Centeno (en) Itzuli
JabeaEuropar Batasuneko Kontseilua
Historia
Sorrera1998ko ekainaren 4a
webgune ofiziala

Eurotaldea euroguneko Finantza ministroek hilero egiten duten bilera informalari deitzen zaio eta helburu nagusia beren politika ekonomikoa koordinatzea da. Ministroez gain, Europar Banku Zentraleko lehendakariak eta Moneta eta Ekonomia gaietarako Komisario Europarrak ere parte hartzen dute Eurotaldean.

Europar Kontseiluak 1997an sortu zuen Eurotaldea eta de facto hustu egin ditu haren biharamunean biltzen den Ekonomia eta Finantza Ministroen Kontseiluaren (ECOFIN) edukiak; azken honek Eurotaldearen erabakiak berresten ditu. Lehendakariak bi urte eta erdiko agintaldia du, Lisboako tratatuaren arabera[1].

2013ko urtarrilaren 21ean Jeroen Dijsselbloem herbeheretarra aukeratu zuten Eurotaldeko lehendakari[2].

  1. (Ingelesez) Misio Gutuna
  2. Berria 2013-1-23

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search